XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

NAFOko 3M aldean (Flemish Cap famatua), debekaturik dago bakailao-arrantza 1988an; hor bertan, igaz, 2.000 tonako kuota izan zuen Espainiak.

EEEko uretan arrantzatuko diren 345.465 tonetatik 10.900 bakarrik izan dira Espainiarentzat; portzentaia kaxkarra benetan.

NAFOri dagokionez 1987an %58a Espainiarentzat izan bazen, aurten 3.510 tona gutxiago eta %40a eman diote.

Bestalde, kuota hauek bakailao freskoari dagozkio, baina bakailuntziek lehorreratzen dutena bakailao berdea dugu, gazitua eta ur asko galdua, alegia.

Kontutan izan behar dugu, kilo bat bakailao berde egiteko, 2,50/3.0 kilo fresko behar direla.

Beraz, badirudi aurten lortutako kuota, hau da, 55.320 tona bakailao fresko, ez dela nahikoa Euskal Herriko eta Galiziako bakailuntziteriarentzat.

Hala eta guztiz ere, EEEn sartuz gero, Espainia-k 11.000 tona inguru gehiago lortzen ditu.

Bestalde, Atxekimendu Tratatuan eta arrantzari dagokionez, zazpi urteko epe iragankorra ezarri zioten; horregatik, 1994ean lortuko du partaidetza betea.

Orduan ikusi behar EEEko banaketan kuota handiagoa bereganatzen duen.

Hemen datza azpisektorearen etorkizunaren gakoa.

3.2. Untziteriaren birmoldaketa Esan dugu hogeitalau direla Euskal Herriko bakailuntziteria osatzen duten untziak; orotara, 11.979 tonako Arkeo Gordina dute eta 29.700 Hp-ko potentzia guztira.

Baina ikus dezagun noiz eraikitakoak diren untzi hauek: 1972=2 1964=2 1969=6 1961=2 1967=8 1959=2 1965=2.

Badirudi, beraz, untzi berriak eraikitzera edo birmoldatzera behartua dagoela, azpisektorea zaharkitua gelditu bait da, berriena 1972koa eta zaharrena 1959koa izanik.

Aipatzekoa da Pasaiako Herederos de J. Velasco, S. A. enpresak Lasa - Lasaberri bikoteari egin dion aldaketa: untzien kaskoak bederatzi metro luzatuak izan dira 120 m3-ko izozte-ganbara sartzeko.

Honela, untzi misto bihurtu dituzte, izozkailu-untzia eta gazi-untzia bat eginez.

Garrantzi handiko aldaketa, azpisektorea erabat aldaraz dezakeena, orain arte itsasora (...).